Langabetuek eta bazterketako arriskuan daudenek enpresak sortzea eta autoenplegua sustatzea
Helburua:
Langabetuek edo baztertuak izateko arriskuan daudenek enpresa txikiak eta autoenpleguko proiektuak sortzeko eta abiarazteko laguntza ematea
Neurriak:
- Enpresa proiektuak sortzeko eta abiarazteko aholkularitza. Negozio-plana egitea bultzatzea, enpresa kudeaketaren gaineko trebakuntzaren eta sustatzaile bakoitzarentzako banako aholkularitzaren bidez.
- Enpresak abiarazteko laguntzak enpresok abian jartzen diren lehen urtean.
- 4.000 euro langabetuen proiektu bakoitzeko.
- 5.000 euro baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak direnean.
- Enplegua sortzeko laguntza: Diru-laguntzak funts galdura, gutxienez urtebeteko laneko kontratuak egiteagatik.
- 4.000 € sortutako lanaldi osoko lanpostu bakoitzeko.
- 5.000 € sortutako lanaldi osoko lanpostu bakoitzeko (emakumeak eta baztertuak izateko arriskuan daudenak).
- Enpresak sortzeko laguntzak: 3.000 euro enpresa sortzeagatik; ekonomi jardueran alta eta RETAn alta eman baino ez da egin behar.
Eskabideak aurkezteko epea: Lehenego neurria: 2012ko maitzaren 2tik 16ra; besteak: ekainean
Ikusi guztiak
Enpresa Berriak Sustatzeko Plana : Bizkaia Sortzailea
Helburua:
Lehendik dauden edo sortu berri diren Bizkaiko enpresa sortzaileek dituzten proiektu sortzaile berrien
garapena bultzatzea, era horretan Bizkaian enpresa sortzaileen sektore indartsu bat finka dadin.
Ondorengo arlo hauetan diharduten enpresa sortzaileak, merkataritzako sozietate moduan edo kooperatiba
moduan eratuta:
• Diseinu industriala
• ikus-entzunezkoak
• bideojokoak
• moda
Eskabideak aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 2etik maiatzaren 31etara
Ikusi guztiak
GAZTE LANBIDEAN
Helburua:
Honek Bizkaiko gazteriaren artean enplegua sortzeko sustapenari laguntzea du helburu nagusia, eta bere baliabideak 18 urte baino gehiagoko eta 35 urte baino gutxiagoko (emakumen kasuan 45 urte baino gutxiagoko) Bizkaian zerga-egoitza duten pertsonei zuzenduta daude. Baliabideak:
• BBK-k 1998an bere Gizarte-Ekintzaren barnean sortutako irabazi-asmorik gabeko Fundazioari, enpresa berrien eratzearen eta enpresa-heziketa ikastaroen bidez laguntza ematen dio.
• Lanbide-gaikuntzaren eta beken bidez besteren kontu laneratzea
Eskabideak aurkezteko epea:
Ikusi guztiak
Enpresa abiarazteko egin beharreko inbertsioetarako laguntzak
Helburua:
30 urtera arteko gazte ekintzaileei beren enpresa abiarazteko egin behar dituzten inbertsioetarako diru-laguntzak ematea.
Eskabideak aurkezteko epea: 2012ko urriaren 31ra
Ikusi guztiak