Zer da Zitek

UPV/EHU, DFB/BFA eta BEAZeko enpresa sortzen laguntzen duen programa bat gara Bizkaian
Ekin gurekin!

Zer da?

Enpresak

Oraingo proiektuak

Jardunbidea

ZITEK negozio edo enpresa bat eratzea nahi duten Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko unibertsitate-komunitateari (tituludunak, irakasleak, ikertzaileak eta administrazio-langileak) laguntzeko programa da.

Euskal Herriko Unibertsitateak, ZITEK programaren bidez, ikerkuntza taldeen I+G+b-ko emaitzak zein oraingo edo aurretiko Bizkaiko Campusarekin lotura izan duen edozein ekintzailetik sortutako ideia lehiatsuak oinarritzat hartuta enpresa-ehuna eratzearen bultzapena du helburu.

Bazkideak

Logo UPV/EHU

UPV/EHU

 

Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea, 50.000 pertsona baino gehiago osatuta, Euskadin egiten duen ikerkuntzeko  %70az arduratu da eta  miloi laurden titulatuak hezi du hainbat arlo ezberdinetan.

Logo Beaz

Beaz

Beazen helburu nagusia ekonomia jardueraren hazkundean eta lanpostuen sorkuntzan laguntzea da  enpresa proiektu berritzaileak garatzen

Logo Diputación Foral de Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundia

 Enplegua lehentasun estrategikoa da Bizkaiko Foru Aldundiarentzat. Susperraldi ekonomikoak zentzu osoa izango badu, lana sortu behar du. Enpresak eta ekintzaileak dira enplegua sortzen dutenak

Logo FEDER

Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF)

Eskualde Garapenerako Europar Funtsen (EGEF) helburua Europar Batasunean gizarte eta ekonomia-kohesioa indartzea da, herrialdeen artean dauden desorekak zuzenduz.

Eginkizuna eta helburuak

ZITEK Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHU, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beaz-ek, BBK Fundazioaren eta Industri-Sustapen eta Berrikuntzarako Elkartearen laguntzarekin, aktiboki parte hartzen duten lankidetza proiektua da.

Programak jarraibide bi ditu:

  1. Unibertsitate-komunitatean (ikasleria, tituludunak, irakasleak, ikertzaileak eta administrazio-langileak) kultura lehiatsua bultzatu.
  2. Unibertsitatean sortutako ikerketen emaitzak ikertzea baimentzen duten enpresa berritzaile eta oinarri teknologikoko belaunaldia bermatu.

Programaren helburu zehatzak:

  • UPV/EHUko unibertsitate-mintegiek unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza maila igotzen dute, eta inguruneko dinamizazio-osagaia dela medio erakundeen laguntza dute.
  • Unibertsitatean sortutako ikerketen emaitzak ikertzea baimentzen duten enpresa berritzaile eta oinarri teknologikoko belaunaldia bermatzen du.
  • Teknologia eta Merkataritzaren enpresa-espirituan oinarritutako ikasleen heziketan laguntzen du.
  • “Emprendedores Zitek” UPV/EHUko irakasle, ikasle eta graduatu ondokoen osagai berritzailea duten ekintza enpresarialei euskarria ematen saiatzen da.
  • Enpresa bat sortu nahi dutenei egitura fisiko eta zerbitzuez beteta eskaintzen die. Hauek euren aukera leihatsuak eta biziraupenerakoak gehitzen duen azpiegitura baten laguntza jasotzen dute.
  • Enpresa berrien irteerarekin eta enplegua sortzearekin batera eskualdearen garapen ekonomikoan laguntzen da.
Kreatibitatea eta ideia berriak Unibertsitateko  parte estrategikoak dira. Hau ikasleen proiektuetan, irakasleen ikerketa ildoetan, doctore­tesietan, patenteetan, arlo akademikoetan aplikatzen diren metodología berrietan…
 
Unibertsitateak transformazio­eragilea izan behar du ideia berri hauek erabilltzen, egunero berriztatzen gizarte hobea lortzeko pertsona guztiontzat .
 
Transformazio lan hori hobeto ikusi ahal den aktibitatean UPV/EHUko ideia hauek bultzatzeko  apostua  enpresa berri bihurtzeko  da.
 logo UPV/EHU

ZITEK programa, UPV/EHU eta Bizkaiko enpresen arteko elkartasuna bultzatzeko tresna da. BEAZetik, UPV/EHUko errekurtso teknikoak eta ikerketarako ahalmenak, oinarri paregabeak dira negozio aukera berriak sortzeko.
ZITEK programan BEAZek duen presentziak, enpresa berritzaileek edo programa beretik sortutako oinarri teknologikoko enpresek, proiektuaren hasierako fasetik enpresaren sorrerara arte laguntza izatea bideratzen du. Errekurtso anitz eta laguntza publiko ezberdinetarako aukera emanez.

logo-beaz-nuevo

Bizkaia jakintza, berrikuntza eta ekimena biltzen dituen tokia izatea etengabeko helburua da Bizkaiko Foru Aldundiarentzat, garapena bultzatu eta bai enplegua bai aberastasuna sortzen duten enpresak izatea ezinbestekoa delarik. Ezagutza eta teknologian oinarritutako enpresetan sustraitzen den gizartea, gizarte berritzaile eta lehiakorra delako.

Ekimena, gure historiaren atal garrantzitsua da eta etorkizunaren oinarria ere. Sinesmen hau da ZITEk empresa gunea bultzatzen duena, zeinetan unibertsitate enpresa proiektu berriztatzaile ezberdinak elkarbizitzen dute. Honetan zure empresa proiektuaren bideragarritasuna eta berrikuntza aztertzen ditugu, zure enpresari bizia emanez.

nuevo bizkaia-forualdundia

Onuradunak

Programa honetan sartu daitezkeen proiektuak honako hauek dira:

  1. Ikasleriak, tituludunek, irakasleek eta ikertzaileek Bizkaian kokatuko dituzten proiektuak.
  2. UPV/EHU-ko ikerketa taldeekin lotuta dauden oinarri teknologikoko proiektuak

Aurreko puntu bietako bat betetzen duten proiektuak Batzorde Teknikoan aurkeztuko dira eta bertan honako irizpideen arabera neurtuko dira:

  • Bideragarritasun teknikoa
  • Bideragarritasun ekonomiko-finantziarra
  • Merkataritza-bideragarritasuna
  • Sustatzailearen enpresa-profila