Think Bigeko bederatzigarren edizioko lehen saria Iñaki Amorrortuk, Julen Martínezek eta José Fernando Gómezek aurkeztutako Domekey proiektuarentzat izan da, 2.500 euro jasoko dute. Bigarren saria, 1.500 eurokoa, Emerid Systemek irabazi du, Alejandro Ceberio, Jon Morentín eta Ignacio Santos dira proiektuaren sortzaileak. Bi 800 euroko hirugarren sari banatu dira, bata  Tamar Gigolashviliren eta Sofía Martínezen  Hëxaginentzat izan da eta bestea Driveit Carsharingek, Diego Lázarok asmatutako proiektuak, lortu du.

Epaimahaiak 300 euroko lau accésit ere eman ditu. Proiektu Irabazleak honako hauek izan dira: “Marshall Handplanes”, Alejanddro Padrók sortutakoa, “Eukalgrow”, Irene Martínezek eta Iñaki Arzacek aurkeztutakoa, Nuria Revillaren  eta Aingeru Fernándezen “On life”,   eta “Eureka Oncogenomics” María Ulloak, Sarai Araujok, Itziar Jericók eta Alejandro Garcíak asmatutakoa.

ThinK Big sariak UPV/EHUko Campuseko Bizkaiko ikasleen artean ekintzaile zena pizten du. Aurten 52 proiektu aurkeztu dira, iaz alderatuz 17 baino gehiago; eta 154 lagunek hartu dute parte (72 emakume eta 82 gizon), 2017an 60 baino gehiago. Ikasleek komertzialak eta bideragarriak diren produktu eta zerbitzuak garatzera aplikatu dituzte bere ezagutzak. Hala, aurkeztutako 8 proiektuk figura juridikoren bat badaukate.