Martxoaren 11 eta 12an 9.30tatik 13:00era, Basako Etxean eta SSI taldearen eskutik, Ekintzailetza Aukerak Silver Ecomomy-an Gizarte Ekonomiaren Ikuspuntutik deitzen den MINTEGIA antolatuko dugu. Mintegi honen helburua Kooperatiba izaerako ekintzailetza sustatzea, gizarte arazoak konponduz eta biztanleriaren zahartzeari eta mendekotasuna duten pertsonen arretari dagokienez egun daude beharrei aurre eginaz.

Garatu diren jarduketak:

1.Eguna: Prestakuntza eta sentsibilizazioa. Silver Economy delakoaren aukerak

Helburua. Eskariari dagokionez arlo soziosanitarioak gure gizartean lortu duen dimentsioaren inguruan orientatzea, kontzientziatzea eta sentsibilizatzea partaideak. Eskari horrek ekintzailetza, dibertsifikazio eta enplegu aukera ugari ekarri dituela azalduko zaie ere. Gehiengo berri bati (adineko pertsonak) loturiko eta negozio aukerez beteriko merkatu berri bat ireki dela azaltzea. Pertsona horiek lengoaia berri bat eskatuko dute pertsonen arteko harremanetarako, bai eta beren behar eta balioei egokitutako zerbitzuak ere.

2. Eguna: Gizarte ekonomiako enpresen inguruko prestakuntza

Helburua: Lan asoziatuko kooperatiben inguruan prestatzea eta informatzea, “Silver Economy” delakoari loturiko ekimen gehienak abiarazteko enpresa eredu egokiena den heinean (Kooperatiba printzipioak eta balioak, sozietate gaiak, zergak, gizarte segurantza, enpresa eratzeko eta martxan jartzeko izapideak, gizarte ekimeneko kooperatibak…).

Hartzaileak:

Unibertsitateak eta beren Ekintzailetza Zentroak. Zehatzago esanda:

  • Ekintzailetza sustatzen duten unibertsitate programetako onuradunak.
  • Unibertsitate ikasketen azken ikasturtean dauden ikasleak.

Izena emateko posta elektronikoa bidali behar diguzu: zitek@ehu.eus