Negozio plana

Enpresa Plana enpresa proiektu baten bideragarritasuna zehazten duen dokumentu bat da. Horrek produktu/zerbitzuaren bideragarritasun teknikoa, betetzen dituen beharrak, merkatu potentziala edo bere martxan jartzeak behar dituen baliabide gizatiar edo ekonomikoak garatzen ditu.

Aldiro sustatzaileak biltzen diren tutore pertsonalaren laguntza eta aholkularitzarekin eratzen da.

Batzarren maiztasuna etorkizuneko ekintzailen premia eta betebeharrei egotzen da: eurek erritmoa ezartzen dute.

Bilera horietatik ateratako ondorioak honako datuak batzen dituen idazki batean moldatuko da, enpresa plana alegia:

  • Proiektuaren aurkezpena: sustatzaileen curriculum vitaea, proiektuaren definizioa, epe labur eta ertainerako helburuak …
  • Jardueraren deskribapena: produktuaren ezaugarri teknikoak eta aspektu berriak, betetzen dituen beharrak, irudi korporatiboa eta merchandising-a, kokapena, hornitzaileak, kosteak, produkzio ahalmena …
  • Merkatuaren aspektuak: geografia-eremua, bezero potentzialak, lehia, komunikazioa, salmentaren aurreikusmena.
  • Baliabide material eta teknikoak: lokala, ekipamendua, garraioa…
  • Giza eta kudeaketa baliabideak: enpresaren organigrama, lanpostuak, kanpoko aholkularitza…
  • Lege-aspektuak: aukeratutako itxura juridikoa (SA, SL…), izapide administratiboak, higiene eta segurtasun neurriak…
  • Ekonomi-finantzar aspektuak: baliabide ekonomikoak, kredituak, inbertsio planak, galera eta irabazkinen kontua, balantzeak. Arrisku-kapitala izateko aukerak, Bussiness Angels…

Enpresa planarekin batera, sortzen ari den sozietateko aktiboa (ezartze gastuak, eraikinak, lurrak, lehengaia…) zein pasiboak (zorrak, dirulaguntzak, kreditu lerroak…) erakusten duen hasierako egoera-balantzea emango da.