Biscay Bay Startup Campus ekitaldia Bilbon egin zen irailaren 19an eta 20an, iparraldeko startup onenen eta eskualdeko gazte ekintzaileen elkargune izatea helburu hartuta

Sarituen argazkiaIberdrola Dorrean egin den sari banaketaren ekitaldian hamabi proiektu izan dira jokoan zeuden 17.500 euroak eskuratzeko hautagai, ostean proiektatzen ari diren startupetan inbertitu ahal izateko.

Irabazlea Berba startupa izan da, ehun hizkuntzatan baino gehiagotan on line itzulpenen aldeko apustua egiten duen enpresa; lan hori gaur egun merkatuan daudenak baino kalitate eta azkartasun handiagoarekin egingo du, hizkuntza gutxituei zabaltasuna emanez. 5.000 euroko bigarren saria Elbio Nielsen-ek eskuratu du Flow Cut proiektuarekin, “errealitate areagotua duen ingurune murgilduko lehen bideo editorean” inbertitzeko. Azkenik, Ox Riders-ek 2.500 euroko saria irabazi du motozikleta elektriko kustomizatuen proposamenarekin.

Ekitaldian, talentuaren eta enpresa-kulturaren aldeko apustuan lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia nabarmendu da horrela sortzen ari diren proiektu guztiei aukera handiagoak eskaintzen zaizkielako

Antolatzaileen artean ZITEK ekintzailetza sustatzeko programa dago. Programa horretan Bizkaian UPV/EHUk, BFAk eta BEAZek parte hartzen dute eta kofinantzaketa europarra du EGEF Euskal Autonomia Erkidegoa 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan, hain zuzen ere ETEen lehiakortasuna hobetzea deritzon 3. gaikako helburuaren barruan.