Ekintzailea bazara eta enpresa ideia bat baduzu THINK BIG-era aurkeztu behar zara. Lehiaketa honek Bizkaiko Campuseko unibertsitarien artean ekintzailetza piztea du helburu. Ikasleak animatzen ditu komertzialki irteera duten produktu eta zerbitzuak kudeatzera, beraien  lan esperientzia eta jakituria aplikatzeko.

PARTE-HARTZAILEAK honako hauek izan daitezke:

  • Bizkaiko Campuseko edozein gradu edo fakultatetan matrikulaturiko edozein ikasle.
  • Bizkaian bizi eta UPV/EHUko beste Campusetan matrikulatuta dauden ikasleak.
  • Bizkaiko Campuseko edozein master matrikulatuta dauden ikasleak.
  • Doktoregaiak
  • Ikasketak 2016eko urtarrilaren 1a baino geroago bukatu dituzten pertsonek ere parte har dezakete.

IZEN EMATE EPEA maiatzaren 8an amaitzen da

AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

  • Inskripzio fitxa
  • Txostena (behean txosten eredua dago)
  •  Gehienezko 3 orrialdeko betearazle-laurpena 
  • Proiektua laburbiltzen duen slogan edo esaldi bat 15 hitz baino gutxiagotan

SARIAK:

  1. Saria 2.500€
  2. Saria 1.500€
  3. eta 4.      800€tako  sariak

Buruan enpresa ideiaren bat? Hau da zure lehiaketa, apunta zaitez!

THINK BIG OINARRIAK

TXOSTEN EREDUA

INSKRIPZIO FITXA