Ekintzailea bazara eta enpresa ideia bat baduzu Think Big-era aurkeztu behar zara. Lehiaketa honek Bizkaiko Campuseko unibertsitarien artean ekintzailetza piztea du helburu. Ikasleak animatzen ditu komertzialki irteera duten produktu eta zerbitzuak kudeatzera, beraien  lan esperientzia eta jakituria aplikatzeko.

Parte-hartzaileak honako hauek izan daitezke:

  • Bizkaiko Campuseko edozein gradu edo fakultatetan matrikulaturiko edozein ikasle.
  • Bizkaian bizi eta UPV/EHUko beste Campusetan matrikulatuta dauden ikasleak.
  • Bizkaiko Campuseko edozein master matrikulatuta dauden ikasleak
  • Doktoregaiak
  • Ikasketak 2017ko urtarrilaren 1a baino geroago bukatu dituzten pertsonek ere parte har dezakete.

Izen emate epea maiatzaren 15ean amaitzen da

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

Sariak:

  • 1. Saria 2.500€
  • 2. Saria 1.500€
  • 3. eta 4. 800€tako  sariak

UPV/EHUko ikasleek lehiaketan parte hartu izanaren ziurtagiria eska dezakete, aukerako kreditu bat eta erdiengatik konbalidagarria. Kreditu hoiek lortu ahal izateko, proiektuak gutxienezko puntuazio bat lortu behar du, 100 puntutik 60 gutxienez.

 

BURUAN ENPRESA IDEIAREN BAT? HAU DA ZURE LEHIAKETA, APUNTA ZAITEZ!