Zer da?

Enpresak

Oraingo proiektuak

Jardunbidea

ZITEK negozio edo enpresa bat eratzea nahi duten Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko unibertsitate-komunitateari (tituludunak, irakasleak, ikertzaileak eta administrazio-langileak) laguntzeko programa da.

Euskal Herriko Unibertsitateak, ZITEK programaren bidez, ikerkuntza taldeen I+G+b-ko emaitzak zein oraingo edo aurretiko Bizkaiko Campusarekin lotura izan duen edozein ekintzailetik sortutako ideia lehiatsuak oinarritzat hartuta enpresa-ehuna eratzearen bultzapena du helburu.