Zeintzuk dira eskaintzen ditugun zerbitzuak?

Tutore pertsonalen laguntza, negozio plana egiteko laguntza, finantzaketara sarbidea eta instalazioak eskaintzen ditugu.

+ info

Tutore pertsonala

Aitzol Lamikiz Mentxaka

UPV/EHUko Bizkaiako Canpuseko kanpo harremanetako zuzendaria da .  ZITEK programa zuzentzen eta kudeatzen du, bai kultura ekintzailea bultzatzeko egiten diren aktibitateei bai ZITEKek dituen 3 mintegiei dagozkionez ZITEK programan UPV/EHUko ordezkaria da.

ZITEK TALDEA

Juan Arrúe Mendizabal

BEAZeko teknikaria, UPV/EHUn enpresa inkubazioa arduraduna. Oinarri teknologikoa edo berritzailea enpresa berrien proiektuetan akonpainamendua. Sozietate egitura. Finantzaketa eta dirulaguntza bilatzeko laguntza. Alianza estrategikoak. Negozio planak. Enpresa berrientzako beste baliabideak

Josune Gorostiaga Apodaka

Zitek Billbao arduraduna

Zitek Bilboko administrazioa. Kultura ekintzailearen eta honen sustapenerako egindako ekimenen garapena. Zitekeko komunikazio eta giza-sareen arduraduna.

Julen San Sebastian Sauto

Zitek Portugaleteko arduraduna

Zitek Portugaleteko administrazioa. UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko proiektu Berritzaileen aholkularia eta Kultura Ekintzailearen Sustatze arduraduna.

 

 

 

Ainhoa Rodríguez Gallego

Zitek Leioako arduraduna

Zitek Leioako administrazioa. Kultura ekintzailearen eta honen sustapenerako egindako ekimenen garapena. Zitek programaren kontabilitate kudeaketa.

Tutore pertsonalak ekintzailei euren enpresa-ideiaren hasieratik hori martxan jarri arte laguntza eta aholkua ematen die. Sustatzaileek euren proiektua diseinatzeko eta enpresa-planean  moldatzeko tutorearen laguntza euren esku dute.

Tutoreek enpresa ezberdinen arteko harremanak dinamizatu eta horien eratze prozesuan laguntzen dituzte.

Banakako tutorea enpresatik gertu dagoen laguntzaile bat da. Horrek proiektu bakoitzerako ibilbide egokia ezagutzen du eta  proiektuak behar dituen baliabideak lortzera eramaten dio.


Instalazioak

Zitek Portugalete

Nautika Goi Eskola. Portugalete
Maria Diaz de Haro, 68.
48920 Portugalete (Bizkaia)
Telefonoa. 94 601 48 01 – Faxa. 94 601 48 20 | zitek@ehu.eus

Zitek Leioa

Errektorego eraikuntza. Bizkaiko Campusa
Sarriena s/g.
48940 Leioa (Bizkaia)
Telefonoa. 94 601 27 51 – Faxa. 94 601 34 55 | zitek@ehu.es

Zitek Bilbao

Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (2. solairua)
Alameda Urquijo z/g.
48013 – Bilbo
Telefonoa: 94 601 39 36 – Faxa: 94 601 82 20  | zitek@ehu.eus

BULEGOAK 20 m2-ko 14 banakako bulego
TAILERRAK 72 m2-ko 9 tailer
LABORATEGIAK
BATZAR GELA X
ENPRESEN INKUBAGAILUA X
TUTORETZA X
ELEKTRIZITATE HORNIKUNTZA X
UR HORNIKUNTZA ETA ZAKAR-BILTZEA X
GARBIKETA ETA MANTENIMENDUA X
ALARMA ETA SEGURTASUNA X
INTERNET X
WIFI X
FAX ETA FOTOKOPIAGAILUA X
DUTXA X
KAFETEGIA X
<td-< td=””>

BULEGOAK 9
TAILERRAK
LABORATEGIAK X
BATZAR GELA X
ENPRESEN INKUBAGAILUA X
TUTORETZA X
ELEKTRIZITATE HORNIKUNTZA X
UR HORNIKUNTZA ETA ZAKAR-BILTZEA X
GARBIKETA ETA MANTENIMENDUA X
ALARMA ETA SEGURTASUNA X
INTERNET X
WIFI X
FAX ETA FOTOKOPIAGAILUA X
DUTXA X
KAFETEGIA X
<td-< td=””>

BULEGOAK Tamainia handiko 4 bulego
TAILERRAK
LABORATEGIAK
BATZAR GELA X
ENPRESEN INKUBAGAILUA X
TUTORETZA X
ELEKTRIZITATE HORNIKUNTZA X
UR HORNIKUNTZA ETA ZAKAR-BILTZEA X
GARBIKETA ETA MANTENIMENDUA X
ALARMA ETA SEGURTASUNA X
INTERNET X
WIFI X
FAX ETA FOTOKOPIAGAILUA X
DUTXA X
KAFETEGIA X

Negozio plana

Enpresa Plana enpresa proiektu baten bideragarritasuna zehazten duen dokumentu bat da. Horrek produktu/zerbitzuaren bideragarritasun teknikoa, betetzen dituen beharrak, merkatu potentziala edo bere martxan jartzeak behar dituen baliabide gizatiar edo ekonomikoak garatzen ditu.

Aldiro sustatzaileak biltzen diren tutore pertsonalaren laguntza eta aholkularitzarekin eratzen da.

Batzarren maiztasuna etorkizuneko ekintzailen premia eta betebeharrei egotzen da: eurek erritmoa ezartzen dute.

Bilera horietatik ateratako ondorioak honako datuak batzen dituen idazki batean moldatuko da, enpresa plana alegia:

  • Proiektuaren aurkezpena: sustatzaileen curriculum vitaea, proiektuaren definizioa, epe labur eta ertainerako helburuak …
  • Jardueraren deskribapena: produktuaren ezaugarri teknikoak eta aspektu berriak, betetzen dituen beharrak, irudi korporatiboa eta merchandising-a, kokapena, hornitzaileak, kosteak, produkzio ahalmena …
  • Merkatuaren aspektuak: geografia-eremua, bezero potentzialak, lehia, komunikazioa, salmentaren aurreikusmena.
  • Baliabide material eta teknikoak: lokala, ekipamendua, garraioa…
  • Giza eta kudeaketa baliabideak: enpresaren organigrama, lanpostuak, kanpoko aholkularitza…
  • Lege-aspektuak: aukeratutako itxura juridikoa (SA, SL…), izapide administratiboak, higiene eta segurtasun neurriak…
  • Ekonomi-finantzar aspektuak: baliabide ekonomikoak, kredituak, inbertsio planak, galera eta irabazkinen kontua, balantzeak. Arrisku-kapitala izateko aukerak, Bussiness Angels…

Enpresa planarekin batera, sortzen ari den sozietateko aktiboa (ezartze gastuak, eraikinak, lurrak, lehengaia…) zein pasiboak (zorrak, dirulaguntzak, kreditu lerroak…) erakusten duen hasierako egoera-balantzea emango da.

Finantzaketara sarbidea

Zitekek zenbait banku entitaterekin eta programan parte hartzen duten ekintzaileei eskaintzen dieten lehentasunezko finantzaketa baldintzak eta programan parte hartzen duten ekintzaileei lehentasunezko finantzaketa baldintzak eskaintzen dieten erakundeekin lan egiten du.

Enpresa berritzaileak edo oinarri teknologikoen proiektuak garatzea

Enpresa proiektu berritzaileak

Helburua: Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.

Eskabideak aurkezteko epea:   2016ko otsailaren 22tik 2016eko martxoaren 18ra arte

plus

 


Enpresa Berritzaile berriak sortzea

Helburua: Bizkaian enpresa berritzaile berrien sorrera eta abiarazpena sustatzea

 Eskabideak aurkezteko epea2016ko apirilaren 25etik ekainaren 16ra arte

plus

 


EKINTZAILE 2016

Helburua: Ekintzaileentzako laguntzak Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) bidez babestutako proiektuetarako.

 Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31eko arte

plus

Enpresa proiektu berriak garatzea /autoenplegua

Ekintzailetza eta Gizarte-berrikuntza

Helburua:

Lehen arloan, Gizarte-proiektu Berritzaileak Garatzea, enpresa edo gizarte-erakunde berritzaileen proiektu berritzaile berriak martxan jartzea diruz laguntzen da.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak 2016-01-01etik eta 2018-12-31ra bitartean egin behar dira.

Bigarren arloan, Enpresa edo Gizarte-erakunde Berritzaile Berriak, Bizkaian enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berrien sorrera sustatzea.

Enpresa edo Gizarte-erakunde berritzaile berrien arloan diruz lagundu daitezkeen gastuak 2016-01-01 eta 2017-06-23 bitartean, ondokoak izan ezik: kapital-gehikuntza ordainketa, Bizkaian negozio lokalaren errentamendua, eragin soziala neurtzeko adierazleak prestatzeko aholkularitza-gastuak, eta negozioa garatzen duen pertsona kontratatzea 2016-01-01a eta 2017-12-31 bitartean egin behar dira.

 Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko maiatzaren 22tik ekainaren 23ko 13:30era arte.

plus


 

Bizkaia Sortzailea

Helburua:

  • Enpresa sortzaile baten sorkuntza.
  • Lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzea jada existitzen den enpresa sortzaile batean: negozio sortzaile baterako lerro berria, enpresaren jarduketa argiro dibertsifikatzea dakarrena, edo proiektu bat aukera ematen duena produktua/zerbitzuaren estandarizaziorako edo negozioaren eskalabilitaterako.
  • Lehendik zeuden enpresa sortzaileen kasuan, jada garatutako produktuak nazioarteko merkatuetan sartzea.
  • Enpresa sortzaileen azeleraziorako proiektuak garatzea.
  • Enpresa sortzaileen gaitasun profesionala eta  fakturazioa edo enplegua gehitzeko modua eman dezaketen proiektuak garatzea.

 Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko ekainaren 19tik irailaren 25eko 13:30era arte.

plus


Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak 2017

Helburua: 2016ko irailaren 16tik 2017ko irailaren 15era bitarteko epearen barruan sortutako enpresen abiarazteko eta lehen urteko funtzionamendurako laguntzak.

 Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko ekainaren 5eko 9:00etan hasi eta 2017ko irailaren 15eko 13:30ean amaituko da..

plus


Kultura eta Sormen Industrien sektoreko I+G+B proiektuetarako diru-laguntzak (2016)

Helburua:

2016. urtean KSI sektoreko I+G+B proiektuetarako diru-laguntzak, bereziki honelako proiektuetarako:

  • Produktuak, zerbitzuak eta merkatua berritzeko proiektuak, merkatu globaletarako moduko eskaintza taxutzeko helburua dutenak.
  • Bideragarritasun-azterketako edo prototipoko fasean dauden I+G+B proiektu traktoreak.
  • Sektore bateko ikerketa-lerro estrategikoak identifikatzera eta garatzera bideratutako proiektuak.
  • KSIra teknologia transferitzeko proiektuak, eta merkatu globaletarako moduko produktu eta zerbitzu berritzaileak taxutzeko helburua dutenak.
  • Euskadi 2020 ZTBPean definitutako Euskadiko espezializazio adimentsurako beste alorrekin lotutako I+G+B proiektu traktoreetan kultura eta sormen industrien parte hartzea sustatzen dutenak.
  • Sektore horietan negozio-eredu berriak garatzeari buruzko proiektuak.

 Eskabideak aurkezteko epea: 2016/11/22-2016/12/14

plus


 

2017. Langabeziagatiko prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa dakarten diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu Aginduak, 1044/1985 ED 4.2.

Helburua: Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa diru-laguntzak

 Eskabideak aurkezteko epea: 2017/05/10-2017/12/31

plus


 

Industria turistikoa babesteko programa

Helburua: Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismo-industriak sustatu eta garatu nahi dira.

 Eskabideak aurkezteko epea: 2015ko martxoaren 11tik apirilaren 10era arte.

plus


 

Autoenplegua 2016

Helburua:  langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen artean autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzea

Neurriak:

  1. Aholkularitza eta formakuntza ikastaroak
  2. Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak

 Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko ekainean

plus

 


 

BBK Fundazioa: Gazte Ekintzaileak

Helburua: Bizkaian negozio bat edo enpresa bat sortzeko proiektua edo ideia daukaten ekintzaileak laguntzea.

 Batez ere gazteei eskaintzen diegu laguntza, kreditua eta kalitatezko enplegua eskuratzeko zailtasun handia daukan kolektiboa baita. Auto-enplegua eta enpresen sorrera sustatzea da gure helburua, eta horrekin batera, gazteentzako enpleguaren sorrera sustatzea.

Eskabideak aurkezteko epea: urte osoan zehar irekita

plus

 


 

Ekintzailetza eta Gizarte-berrikuntza

Helburua:

  • 1.arloan GIZARTE-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEA :  enpresa edo gizarte-erakunde berritzaileen proiektu berritzaile berriak martxan jar daitezela erraztea.
  • 2.arloan ENPRESA EDO GIZARTE-ERAKUNDE BERRITZAILE BERRIAK : Bizkaian enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berrien sorrera sustatzea.

Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 2tik uztailaren 8ra arte

plus

 

Potentzial handiko oinarri teknologiko enpresal sortzea

Neotec Kredituak: Espainian NETS sortzeko laguntza.

Helburua:  Espainian oinarri teknologikoa enpresa berriak sortzeko eta finkatzeko laguntza.

 Eskabideak aurkezteko epea: urtarrilaren 1etik abenduaren 31eko arte

plus

I+G+B Proiektuak

Elkarlanean: Enpresen arteko lankidetza

Helburua:

  • Lankidetzan sortutako berrikuntza-proiektuak egiteko partzuergoko enpresen artean, arriskuak partekatuta.
  • Enpresa batzuen artean identifikatutako negozio-aukeren bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta legalari buruzko azterlanak egiteko.

Eskabideak aurkezteko epea: maiatzaren 8tik 26ko 13:30etara arte.

plus


INNOBIDEAK-LEHIABIDE PROGRAMA 2017

Helburua: Programa honen helburua da produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazio estrategiak definitzea eta planifikatzea ahalbidetzen duten, eta, erakunde onuradunen lehiakortasun posizionamendua nabarmen hobetzen duten banakako nahiz lankidetzako proiektuak bultzatzea.

Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko apirilaren 28tik irailaren 28ko arte

plus


 

  BASQUE INDUSTRY 4.0: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKT

Helburua: Programa honen helburua da babesa ematea “teknologi hornitzaileen” (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileen) teknologia manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko apirilaren 8tik maitzaren 16ko arte

plus


 

Berrikuntza Sustatzeko Plana 2016

Helburua: Bizkaiko enpresen berrikuntzako eta lehiakortasuneko gaitasuna areagotzea da, modu iraunkorrean eta ingurunean integratuta

Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko apirilaren 11tik apirilaren 29ko arte

plus


Elkartek 2017. Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programa.

Helburua: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko emandako itzuli beharrik gabeko laguntzak, Euskadiko 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan.

Eskabideak aurkezteko epea: 2016eko urtarrilaren 4titk otsailaren 28ko arte

plus


HAZITEK 2016. Enpresa I+G bultzatzeko programa

Helburua: Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere.

Eskabideak aurkezteko epea: 2016eko urtarrilaren 14titk martxoaren 18eko arte

plus


GAITEK 2014

Helburua: Enpresen lehiakortasuna hobetzea, produktu berriak garatzeko I+G+B-ko jarduerak barne hartzen dituzten proiektuak sustatuz.

Eskabideak aurkezteko epea: 2014eko urtarrialren 1etitk otsailaren 28eko arte

plus


NETS 2014: Oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak

Helburua: Ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko jardueretarako laguntzak, Oinarri Zientifiko eta Teknologikoa duten Enpresa Berriak Merkaturatzeko Proiektuak egiteko laguntza-programa baten bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea2014eko urtarriaren 1etitk otsailaren 28eko arte

plus

 

 

Enpresetan inbertsio proiektuak

Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzekoa 2016. urterako.

Helburua: Programa honen xedea da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren helburua izango da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko eta likidezia-beharrak estaltzeko, aipatu eragile ekonomikoez ari garela.
Eskabideak aurkezteko epea:  2016/03/15-2016/12/31

plus


2016ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea.

Eskabideak aurkezteko epea:  2016/03/05-2016/07/15

plus


 

Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzak – MET 2016

Helburua: Turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik eta/edo hainbat enpresaren arteko lankidetzatik eta baterako ekimenetik sortu badira, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.
Eskabideak aurkezteko epea:  2016ko apirilaren 12ko maitzaren 13ko arte

plus


 

 INNOBIDEAK-LEHIABIDE PROGRAMA 201

Helburua: PEuskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazioaren bidez beste batzuengandik bereiztea eta haztea bilatzen duten proiektuak bultzatuz.
Eskabideak aurkezteko epea:  2017ko apirilaren 28ko irailaren 28ko arte

plus


 

INDUSTRIA DIGITALA: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan

Helburua: Programa honen helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan sartzeko.
Eskabideak aurkezteko epea:  2017ko apirilaren 28ko irailaren 22ko arte

plus


 

Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF

Helburua: Ekonomia jarduera hobetu, zabaldu edo berritzeko asmoz inbertsioari lagundu.
Eskabideak aurkezteko epea:  2016ko ekainaren 1eko 8:30tik ekainaren 30eko 13:30era arte

plus


 

ETEei Diruz Languntzeko Programa. EETIFIL

Helburua:Teknologikoki aurreratuak diren inbertsioak laguntzea, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko asmoz. Zehazki, industria 4.0 deritzon horretara igarotzea erraztu nahi da.

Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko apirilaren 11tik apirilaren 29ra

plus


 

3i Programa: Berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza integrala emateko

Helburua: Berrikuntzan, nazioartekotzean eta inbertsioan eragina jartzen duten ekintza integralen bidez enpresen lehiakortasuna haunditu.

Eskabideak aurkezteko epea2017ko otsailaren 6tik 24ra

plus


 

GAUZATU INDUSTRIA 2015

Helburua:Teknologi oinarriko ETEak edota berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak.

Eskabideak aurkezteko epea: 2015eko ekainaren 29etik uztailaren 30era

plus

 


A.F.I 2014: Inbertsiorako Finantza Laguntza

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko industria, merkataritza eta turismo sektoreetako enpresentzako finantza-laguntzak, inbertsioak egin ditzaten ibilgetu ez-material edota material berrietan.
Eskabideak aurkezteko epea: 2014ko martxoaren 1etik azaroaren 14ra.

plus


 

LUZARO maileguak

Helburua:LUZARO E.F.C., S.A. establezimendu finantzario bat da, partaidetzako maileguen bitartez inbertsioak finantzatzeko, finantzak finkatzeko eta internazionalizazio-prozesuak garatzeko aukera ematen duena.
– Partaidetzako maileguak inbertsioen finantzapenerako – Enpresa eta Berrikuntza Zentroek (SPRI – Eusko Jaurlaritza) babestutako enpresa-proiektu berrietarako maileguak

plus


Inbertsiorako laguntza: Laguntza Finantzarioa Emateko Programa2. Arloa: Bizkaiko txikizkako merkataritzarako finantza-laguntza.

Objetivo: Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeekin sinatuta dituzten zirkulatzailearen eragiketetarako kreditu-kontuen interesak finantzatzea

Eskabideak aurkezteko epea: 2014ko irailaren 1etik 30era

plus


Inbertsiorako laguntza: Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. 3. Arloa: ETEei Diruz Languntzeko Programa. EETIFIL

Helburu: Lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak diruz laguntzea, Bizkaiko enpresen ekoizpen egiturak modernizatuz.

Eskabideak aurkezteko epea: 2014ko irailaren 1etik 30era

plus

 

Kontratazioa

Laneratzeko zailtasun bereriak dituzten pertsonentzako enplegagarritasuna, Lanberri 2017

Helburua: Lan-merkatu arruntean sartzea laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak.

Eskabideak aurkezteko epea:  2017ko maiatzaren 02ko 9:00etan hasi eta 2017ko irailaren 15eko 13:30ean amaituko da.

plus


Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzak. 2017

Helburua: Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere gaitasun fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Eskabideak aurkezteko epea:  2017/06/08-2017/12/31

plus


Gazteen enplegagarritasuna sustatzea

Helburua: Bizkaiko Lurralde Historikoko 30 urtera arteko gazte langabeak ohiko lan merkatuan sartzea eta enplegagarritasuna sustatzea.

Eskabideak aurkezteko epea:  2017ko maiatzaren 02ko 9:00etan hasi eta 2017ko irailaren 15eko 13:30ean amaituko da.

plus


 

Berrikertu 2016-2017. Giza kapital ikertzailea sartzeko laguntzak

Helburua: Agindu honen helburua da giza kapital ikertzailea sartzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan eta enpresetan, itzuli behar ez diren diru-laguntzen bitartez, langile ikertzaileak kontratatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea:  2017/01/02-2017/02/15

plus

 


 

Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Lehen aukera programa 2016

Helburua: 35 urtetik gorako pertsonen lanaratzea, langabezian, bere kualifikazioarekin erlazionatua dauden enpleguetan, kanpoan  lantokiak dituzten  euskal enpresetan,  lan-merkatuan sartzeko eta beraien esperientzia profesionala sendotzeko helburuarekin eta nazioartekotzea ahalegina garrantzitsua egiten ari diren EAE-ko  enpresa-ehunari neurri bezala laguntzeko.

Eskabideak aurkezteko epea2016/04/16-2016/05/14

plus


 

Euskal enpresen kanpoko lantokietan 35 urtetik gorako langabeak kontratatzeko laguntzen 2016ko deialdia

Helburua: 35 urtetik gorako pertsonen lanaratzea, langabezian, bere kualifikazioarekin erlazionatua dauden enpleguetan, kanpoan  lantokiak dituzten  euskal enpresetan,  lan-merkatuan sartzeko eta beraien esperientzia profesionala sendotzeko helburuarekin eta nazioartekotzea ahalegina garrantzitsua egiten ari diren EAE-ko  enpresa-ehunari neurri bezala laguntzeko.

Eskabideak aurkezteko epea2016/01/02-2016/09/15

plus


 

Gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen 2016ko deialdia

Helburua: Langabezia-egoeran dauden eta haien titulazioarekin lotutako enpleguetan lan-esperientzia urria duten gazteak laneratzea; xede horrekin, atzerrian lantokiak dituzten euskal enpresetan kontratatuko dira, eta ikaskuntza-aldi bat ere egingo dute lantoki horietan, gazteei lan-esperientzia eta enpresen beharretara egokitutako kualifikazioa eskuratzen laguntzeko neurri gisa, bai eta nazioartekotzeko ahaleginak egiten ari den EAEko enpresa-sareari laguntzeko neurri gisa ere.

Eskabideak aurkezteko epea2016/01/02-2016/09/15

plus


 

 Langile ezinduei enpresetan kontratu finkoak egiteko laguntzak. 2016

Helburua: Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea, eta aldi berean, ahalik eta ezindu kopuru handiena lan arruntaren erregimenean txertatzeko bitarteko bat izatea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Eskabideak aurkezteko epea: 2016/03/19 – 2016/12/31

plus


 

 IKERTU 2014: enpresetan giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko laguntzak

Helburua: Enpresetan giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko laguntzak

Eskabideak aurkezteko epea: 2014/10/31 – 2014/11/30

plus

 


30 urte arteko gazteen enplegagarritasunaren sustapena.

Helburua: 30 urte arteko gazteen enplegagarritasunaren sustapen, bi kontratu mota hauek lagunduta:

  • 6 edo 12 hilabeteko praktikaldiko kontratua.
  • Kontratu mugagabea.

Eskabideak aurkezteko epea: 2015ko martxoaren 31tik 2015eko irailaren 30era

plus

 


 

Arrisku kapital erakundeak kapital edo mailegutan parte hartzeko

SEED CAPITAL

Objetivo: Seed Capital de Bizkaia foru-baltzua da, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailera atxikia, “Seed Capital Bizkaia, F.C.R.” izeneko arrisku-kapitaleko funtsa kudeatzea helburu duena. Hau da SEED CAPITAL BIZKAIA erakundearen misioa: egitasmo berritzaile, produktu berri, merkatu berri edo produkzio-prozesu berririk garatu nahi duten, kudeaketa, egonkortasuna edo jarraipena hobetu nahi duten, etorkizun handia eduki nahi duten edo enplegu egonkorra eta aberastasuna sortu nahi dituzten enpresa berriak edo martxan daudenak sustatu eta garatzea. Inbertsio-tresnak: Baltzu-kapitala, partaidetza-maileguak

Eskabideak aurkezteko epea:

plus

 


Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren kudeaketa AKEKS, S.A.R

Helburua: 1985ean Eusko Jaurlaritzak Industriaren Lehia Eraldaketarako Sozietatea – SPRIren bidez sortutako arrisku kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzailea da. Bere helburua da Arrisku Kapitaleko jarduera sustatzea eta garatzea Euskadin. Finantza-baliabideak eta balioa ematen dizkiegu enpresei.

Eskabideak aurkezteko epea:

plus

 

Nazioartekotzea

Interlehian 2017: Nazioarteko lizitazioetan parte-hartzen laguntzeko programa.

Helburua: Euskal enpresek 2017 urtean egiten diren nazioarteko lizitazioetan eta horien aurretiko interes-adierazpenetan parte har dezaten sustatzea, haien nazioartekotzea bultzatzeko. Estatu espainiarretik kanpoko erakunde publikoek deitutako lizitazioak izan behar dute.

Eskabideak aurkezteko epea2017/05/16-2017/10/31

plus


 

 

Enpresa Txiki eta Ertainak Nazioartekotzeko Programa

Helburua: Nazioartekotzeko proiektuak, enpresa beste herrialde batean ezartzeko helburua dutenak.

Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko apirilaren 8tik  apirilaren 28ko 13:30era arte

plus


GLOBAL LEHIAN 2017: Nazioartekotze Programa – EAEko enpreseei diru-laguntzak, bakarka nahiz lankidetzan.

Helburua: EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzea, haien lehiakortasuna hobetuz nazioartekotzearen bitartez, bakarka nahiz lankidetzan. Global Lehian programaren laguntzak itzuli beharrik gabekoa dira eta enpresen nazioartekotzearen heldutasunaren arabera sailkatuko dira.

Eskabideak aurkezteko epea2017ko martxoaren 23an apirilaren 26ra

plus


3i Programa: Berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza integrala emateko

Helburua: Berrikuntzan, nazioartekotzean eta inbertsioan eragina jartzen duten ekintza integralen bidez enpresen lehiakortasuna haunditu.

Eskabideak aurkezteko epea2017ko otsailaren 6tik 24ra

plus


Nazioartekotzea 2016

Helburua: Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen irisgarritasuna eta presentzia handitzea nazioarteko merkatuetan.

Eskabideak aurkezteko epea2016ko martxoaren 1etik martxoaren 21era

plus


 

Gauzatu 2017: Ezartzeak atzerrian

Helburua: Euskal enpresak sendotzen laguntzea, kanpo merkatuetako produkzio-inbertsioak areagotuz, horrela, lehiakortasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna gehitzeko bidean jarriz.

Eskabideak aurkezteko epea2017/05/16-2017/06/22

plus

 

Zitek Bilbao

ZITEK BILBAO

Ubicación: ETS Ingeniería, (Alda. Urquijo s/n – 48013 Bilbao) Teléfono:  94 601 3936

Zitek Leioa

ZITEK LEIOA

Ubicación: Campus de Bizkaia – Ed. Rectorado (Barrio Sarriena s/n- 48940 Leioa) Teléfono:  94 601 2751

Zitek Portugalete

ZITEK PORTUGALETE

Ubicación: Escuela de Naútica de Portugalete (Mª Díaz de Haro 68 – 48920 Portugalete) Teléfono:  94 601 4801